2008-10-03


Urriaren 4an manifestaldi jendetsua egongo da Bilbon, ezker independentista mugimendua jasaten ari den errepresio oldarraldia salatzeko. Azken asteetan espainiar estatuak alderdi politiko bi legez kanporatu ditu: EHAK (Euskal Herrialdeetako Alderdi Komunista) eta EAE (Eusko Abertzale Egintza).

Baina guzti hau Batasuna alderdiaren eta SEGI gazte erakundearen ilegalizazioaren eta hainbat komunikabideren istearen jarraipena baino ez da, MILAKA pertsonaren atxiloketa eragin duten neurriak berauek. Azkenaldian gainera, Frantzian oraindik legezko den Batasunaren aurka hasi da frantses estatua eta baliteke Iparraldean ere ilegalizaziorik ematea.

Nahiz eta errepresio honen aitzakia ETA erakunde armatu iraultzailearekiko lotura izan den, ez du inoiz espainiar estatuak horrelakorik frogatu. Haratago, ETAren helburuak partekatzea bezalako inozokerien gainean jardun dute (independentzia eta sozialismoa Euskal Herriarentzako).

Azken momenturarte ezingo da jakin gainera U4ko manifa legala ala ilegala izango den, azken urteetako hainbat eta hainbat manifestaldi poliziak zuzenean erasoak izan baitira.Beraz, elkartasun mezu bat helarazi nahi diegu Bilbon adieraziko diren pertsona guztiekin eta indarra eman nahiko genieke frantses eta espainiar estauen errepresioari aurre egiten jarraitzeko.

Era berean, ezkerreko aalderdi guztiei luzatzen diegu dei hau, estatuon errepresioaren aurka adieraz daitezen! Ez baitita euskaldunen aurka bakarrik erabltzen “lege antiterrorista” berriak, baita Europa osoko musulman, etorkin eta denetariko ezkertiarren kontra ere. Ez da beharrezkoa Ezker Abertzalearekin bat etortzea ideologikoki errepresio hau salatzeko!

Euskal abertzaletasunarekiko jarrera kritikoa ere badugu ordea, ez baikatoz bat nazionalismoarekin edo behintzat sozialismoa orduko independentzia aldarrikatzen duten mugimenduekin, nahiz eta ezkertiarra izan. Gure helburua ezkertiarrak kapitalismoaren aurka batzea da eta era guztietako errepresioaren amaiera ekar dezakeen era bakarra dela uste dugu.

  • Euskal herriak pairatzen duen jazarpenaren aurkako nazioarteko adierazpenen alde!
  • Herri zapalduen autodeterminazio eskubidearen alde!
  • Askatasunean bategindako herrien Europa sozialista baten alde!
  • Mundu mailako gazte iraultzaile guztien gatazkak bat egin dezaten!

REVOLUTIONen Nazioarteko Koordinakundea, 2008ko urriak 3

Kamaradak



Leave a Reply