2008-02-27


Euskal gazte mugimendua erreferentea da Europa osoko gazteentzat. Espainiar eta Frantziako estatuen errepresio bortitza ez da gai izan euskal masa mugimendua geldiarazteko: gazteak borrokan ari dira lan duin baterako eskubidearengatik, ETTen aurka, etxebizitza eskubidearen alde… Espazioak okupatu eta gaztetxeak sortuz… beren eskubideen alde eta herri ukapenaren aurka borrokatzen dira.

Arazo hauek Europa osoan pairatzen dira: hezkuntzaren pribatizazioa, langabezia, pobrezia eta gazteen kriminalizazioa. Txekiako KSM eragilea ilegalizatua izan da soilki propietate pribatuaren desagerpena aldarrikatzeagatik.

Arazoen erroa sistema kapitalistan aurkitzen da. Kapitalismoan, kapitalistek leia egin behar dute beraien irabaziak handitzeko, eta horretarako esplotazioa, sexismoa, arrazakeria eta gerra inperialista erabiltzen dute. Berdin zaie okupazio militarra (Irak eta Afganistanen bezala) edo nazio opresioa (espainiar estatuak eta turkiarrak bezala).

Eskubide demokratikoak ez dira kapitalismoaren baitan onartuak izango. Kapitalismoak zera esan nahi du: Gutxiengo batek aberastasuna pilatzea gehiengoak ezer ez duen bitartean.. Errepresioa tresna ezinbestekoa da, esklabutza eredu honentzako. Soilik kapitalismoa garaituz eta bere instituzioak (burokrazia, armada, polizia) suntsituz izango gara opresio modu ororekiko aske.

Kapitalismoa sistema globala da eta kapitalistek beraien burua antolatzen duten moduan (OMC edo FMIren bidez) guk nazioarteko antolaketa baten beharra daukagu.

Guk euskal herriak duen autodeterminazio eskubidearen aldeko hautua egin dugu, baina onartzen dugu: Euskal herria aske eta kapitalista batek ez ditu konponduko euskal gazteriaren arazoak. Eta Euskal Herri independente batek kapitalismoa garaituko balu, inguruko indar inperialistek zapalduko lukete.

Kapitalismoarena aurkako garaipena nazioarteko langile klasearen baturatik dator. Noski batura horren oinarrian bakoitzari dagozkion eskubideen onarpena egon behar da, autodeterminazio eskubide barne. Euskal gazte mugimenduan paper garrantzitsua jokatu dezake mundu osoan zehar barreiaturik gauden ezker gazte mugimenduen baturan, topaketa hauetan dauden gainontzeko delegazioek bezala.

Baina honetarako, antolatu behar gara ez bakarrik eskola, unibertsitate eta lan eremuetan: batera borroka egin behar dugu nazioarteko antolaketa baten alde, gazte internazional berria. Bilboko langile gazte batek lotura hurbilagoa dauka Berlingo langile batekin, Bilboko oligarka batekin baino.

  • Euskal herriak pairatzen duen errepresioaren aurkako protesta internazionalaren alde!
  • Herri zanpatuen autodeterminazio eskubidearen alde!
  • Herrien batura askean oinarrituriko Europa sozialistaren alde!
  • Munduan zeharreko gazte borrokak bilduko dituen gazte internazionalaren alde!

.

REVOLUTION nazioarteko antolakunde bat da,taldeak Europa eta Australian eta kideak munduan zehar barreiaturik dituena. Ikusi gure web orria www.onesolutionrevolution.org informazio gehiago jasotzeko Ingelesez, Alemanez, Txekiarrez, Frantsesez, Espainieraz, Indonesieran eta Euskaraz.

Gonbidatzen zaituztegu Uztailaren 28tik Abuztuaren 1era Liberec (errepublika txekiarra) ospatuko den gazte topaketara. Bertan beste sei herrialdetako gazteak izango dira. Aktibitateak egongo dira txekiarrez, ingelesez eta alemanez.



Leave a Reply